AHOLKULARITZA

KONTABLEA

FISKALA

LABORALA

2009an sortutako kooperatiba txikia gara. Azken urteetan Kooperatibagintzan ari gara buru belarri, Ekonomia Sozial Eraldatzailean kokatzen dugularik gure burua. Bide honetan murgildu nahi duenarentzat bidelagun izan nahi dugu.  

ZERBITZUAK

Bezeroak izan ditzakeen hainbat beharren aurrean laguntza ematen dugu, bakoitzaren neurrirako zerbitzua emanez. Eskuz-esku aritzea gustoko dugu, gure arteko harremana konfidantzan eta harreman zuzenean oinarritzen dugularik.

Forma juridikoa erabakitzen lagundu eta eratze prozesuan bidelagun izan.

Administrazioaren aurrean egin beharreko tramiteak kudeatu (Ogasuna, Gizarte Segurantza, Lanbide, etab.)

Enpresaren kontabilitatea egiteko aholkularitza eman edota zuzenean kontabilitatea gure bulegotik eramaten dugu. Urteko kontuak prestatu eta behar den errejistroan aurkezten ditugu.

Zerga aitorpenak kudeatzen ditugu (BEZ-a, Sozietateen Zerga, PFGZ, etab.)

Ogasunarekin egin behar diren beste hainbat tramite egiten ditugu (aktibitate ezberdinak, altak, bajak, etab.)

Arlo laboralari dagokionez, langileen kontratazioarekin egin beharrekoa kudeatzen dugu (Gizarte Segurantzan altak eta bajak, lan kontratuak prestatu, empresa ziurtagiri ezberdinak prestatu, Lanbiden kontratazioak komunikatu, gaixotasun edota istripu parteak tramitatu, nominak prestatu, kotizazio buletinak prestatu, etab.)

Contenido del conmutador


Bezeroek izan dezakeen beste behar batzuen aurrean laguntza ematen dugu

SAREA

Denon artean ikasiz eta ibiliz, kooperatzen, gizarte juxtuago bat eraiki nahi dugu.

KONTAKTUA

aholku@aholku.eus
943 005 680
Pinudi plaza 1 -7.1 · 20001
DONOSTIA